2009/11/10

Dantza Ikastaroa

Aurten ere dantza ikastaroarekin jarraituko du.
Lehenengo entsaioa, Azaroaren 20an izango da 21:00tan Aretxederreta kultur etxean eta gero hilabete guztietako lehen barikuetan izango dira entsaioak.
Ikastaroko parte hartzaileen zerrenda itxia izango da eta lehengo egunean itxiko da, beraz, egun honetan danok etortzea eskertuko genuke, baita ahal izanez gero eguna baino lehenago posta elektronikora mezu bat bidaltzea ere.
Eskerrik asko!
.

2009/11/05

Busturialdeko dantzari nagusien eguna

Datorren Azaroaren 14an (iluntzean) Busturialdeko dantzari nagusien eguna ospatuko da Forun.
Bertan, Busturialdeko dantza talde desberinek parte hartuko dugu.

2009/11/03

Kurtso hasierako batzar orokorra

Azaroaren 6an kurtso hasierako batzar orokorra egingo dugu 20:00tan Aretxederreta kultur etxean.
Batzar honetara etortzeko dantza taldean parte hartu nahi duzuen guztioi (4-5 urtetik gora) gonbidapena luzatzen dizuegu.