2010/10/30

Ikasturte berriaren hasiera

Artie dantza taldeak, Azaroan Ikasturte berria hasiko du.Hau dela eta, lehengo barikuan Azaroak 5,  batzar orokor bat egingo dugu.
Batzar honetan, ikasturte osoaren nondik norakoaz hitz egingo da (ekitaldiak, irteerak, ...), baita aurreko urteko balorazioak egin ere.
Dantza taldean, 4 urtetik gorako edozeinek parte har dezake (adin txikikoetan gurasoak gonbidatzen ditugu batzarrera).
Bestalde, bi urte daramatzagu hilabetean behin herritarrentzat ikastaroak ematen (jotak, larrain dantza, banakoa, plazako dantzak, ...). Hauetan ere parte hartu nahi dutenak batzarrera deitzen ditugu.


Beste barik,
Etorriko zaretelakoan,
ARTIE DANTZA TALDEA

2010/10/20

Busturialdeko dantzari nagusien eguna

Azaroaren 13an, Busturialdeko dantzari nagusien eguna ospatuko dugu gure herrian.
Egun honetako ekitaldian, Busturialdeko dantza talde desberdinetako dantzariek hartuko dute parte.
Ekitaldiaren ostean, dantzari guztientzako eta nahi duten herritarrentzako afaria egongo da frontoian eta ostean, erromeria.

Guztiok animatzera eta etortzera animatzen zaituztegu!