Abuztuaren 1ean, Artie eguna eta Gautegiz Arteagako Nazioarteko folklore jaialdia ospatuko dugu.
Aurtengoan, Eslobakiar Errepublikako AYFAS taldearen bisitaz gozatzeko aukera izango dugu.
Dantza ekitaldia, eguerdiko 13:00tan hasiko da herriko frontoian. Bertan, AYFAS taldeak eta ARTIE taldeak parte hartuko dutelarik.
Ostean, bazkari herrikoia izango dugu.
2010/07/21
Karmenak 2010
Igandean, Uztailak 18, Karmenak ospatu genituen Zendokiz auzoan.
Azken urteotan bezala, Artie dantza taldea, sukalki txapelketara aurkeztu zen eta aurtengoan txapeldunak izan gara!!
Azken urteotan bezala, Artie dantza taldea, sukalki txapelketara aurkeztu zen eta aurtengoan txapeldunak izan gara!!
2010/04/20
Asturiasen egonaldia
Apirilaren 16-18 astebururako, Londresera irteera prestatua geneukan dantza taldeko nagusienak, baina, Islandiako sumendia dela eta ezin izan gara joan. Hala ere, Asturiasera joan gara eta Somao izeneko herritxo batetan egon gara.
2010/03/05
Lurraskan egonaldia
Asteburuan Lurraskan egon gara.
Izugarri ondo pasatu dugu. Zaldian montatu gara, erroskilak, ogia, ...
Izugarri ondo pasatu dugu. Zaldian montatu gara, erroskilak, ogia, ...
2010/01/25
Polikarpo Deunaren jaiak
Urtarrilaren 26an Polikarpo Deunaren jaiak ospatzen dira gure herrian eta hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dira egunean bertan zein inguruko egunetan.
Egitaraua hurrengo kartelean ikus daiteke.
Aipatzekoa da, bazkarira etorri nahi duenak, Urtarrilaren 27a baino lehen izena eman behar duela.
Egitaraua hurrengo kartelean ikus daiteke.
Aipatzekoa da, bazkarira etorri nahi duenak, Urtarrilaren 27a baino lehen izena eman behar duela.
2009/12/23
2009/11/10
Dantza Ikastaroa
Aurten ere dantza ikastaroarekin jarraituko du.
Lehenengo entsaioa, Azaroaren 20an izango da 21:00tan Aretxederreta kultur etxean eta gero hilabete guztietako lehen barikuetan izango dira entsaioak.
Ikastaroko parte hartzaileen zerrenda itxia izango da eta lehengo egunean itxiko da, beraz, egun honetan danok etortzea eskertuko genuke, baita ahal izanez gero eguna baino lehenago posta elektronikora mezu bat bidaltzea ere.
Eskerrik asko!
.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)