2011/11/28

Folklore jaialdia. Abenduak 4


2011/11/03

Ikasturte hasiera

2011/07/21

ARTIE EGUNA

Azken urteotan bezala, Artie dantza taldeak "Artie eguna" ospatuko du aurten ere.

Jaialdia Uztailaren 29an (barikua) izango da.

Arratsaldeko 19:00tan dantza ekitaldia egongo da herriko frontoian Artie dantza taldea eta Argentinar dantza talde baten eskutik.
Ostean, afari herrikoia (izena aldez aurretik eman behar da) eta erromeria.

Animatu eta etorri!!!

2011/05/09

Bizkaiko dantzari eguna

Informazio gehiago hemen

2010/11/26

PIN-era irteera

Artie dantza taldeak, urtero legez, PIN-era irteera antolatu du. Irteera Abenduaren 29an izango da eta autobusez joango gara.


Irteera honetan parte hartu nahi duen dantzariak mesedez lehen bait lehen abisatu diezaiola monitoreren bati edo artiedantzataldea@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

Ordutegia eta eraman beharreko gauzak, aurrerago zehaztuko ditugu.

Beste barik,

Artie dantza taldeko monitoreak

2010/11/06

Logo berria

Ikasturte berriarekin batera, Artie dantza taldeak logo berria estreinatzen du.
Espero dugu guztion gustokoa izatea.

2010/10/30

Ikasturte berriaren hasiera

Artie dantza taldeak, Azaroan Ikasturte berria hasiko du.Hau dela eta, lehengo barikuan Azaroak 5,  batzar orokor bat egingo dugu.
Batzar honetan, ikasturte osoaren nondik norakoaz hitz egingo da (ekitaldiak, irteerak, ...), baita aurreko urteko balorazioak egin ere.
Dantza taldean, 4 urtetik gorako edozeinek parte har dezake (adin txikikoetan gurasoak gonbidatzen ditugu batzarrera).
Bestalde, bi urte daramatzagu hilabetean behin herritarrentzat ikastaroak ematen (jotak, larrain dantza, banakoa, plazako dantzak, ...). Hauetan ere parte hartu nahi dutenak batzarrera deitzen ditugu.


Beste barik,
Etorriko zaretelakoan,
ARTIE DANTZA TALDEA